XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERRI BIALTZALEAK

Euskera piztutzeko euskerazko albistari bat nai genduke; baño ¿nork egingo al digu? ¿Non daude iskillu ikaragarri ori, eguneroko albistari ori egingo lutekenak? Ea arkitzen ditugun.

Zuaz, irakurlea, Euskalerri'ko iskillu-ola ederretara; ikusaldi bat egiñik, iskillugille guziak ez dirala ari lan berdiñean ikusiko dezu; ez du iñork ere iskillu baten lan guzia bakarrik egingo.

Berdintsu da eguneroko albistaria.

Badira lan gaitzak ta errazak; azkenekoetakoa da berriak bialtzea; baño gaurko aibistarian, nagusien-nagusiena.

Berri asko dituanak irakurle ugari izan oi du: orregatik salerosleak albistari oietara jotzen dute; ara bialtzen dituzte bere iragarki edo anuntzioak, ta iragarki asko duana lasai bizi ta mardula izaten da.

Beraz berri-bialtzaleak (korresponsalak) bearrezkoak dira; ordea ortarako gauz diranak ¿non billatuko ote ditugu? Nonai esateko nengoan; beintzat toki askotan arkituko ditugu zein lan erraza dan jakiñ ezkero.

Ona gutxi gora bera nolako berriak bialtzea bear izango litzeken; La Croix'ek berri onetxek eskatzen dizkie bere berri-bialtzaleai: Erlijio edo uzkurtzazko berriak.

-- Jorrute edo peregrinazioak, misio aundiak, lan katolikoak.

Maiz egiten diran elizkizun oituen berririk ezta biali bear, irakurlerik geyenai oiengatik ajolik etzaie-ta.

Nekazaritza.

-- Uztaren egoera, lurra lantzeko erak, ekaitzak, ugaldeak, uztaren galtzeak, lurreko emaitzen saneurri edo prezioa azoketan, nekazaritzazko batzaldiak (konkursoak), alkartasun katolikoak irabazitako sariak.